XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste gauza asko ere ikasi dituzu

1.-Hitz berak esanahi desberdinak eduki ditzake.

Berridatzi esaldiak on hitza ondorengo hitz batez trukatuz:

zintzoa, mesedea, zuzena, egokia, sena, gozoa

- Autopista da Donostiara joateko biderik onena.

- Eman didazun sagarra oso ona dago.

- Zure lagunaren aita oso ona da.

- On egiten ahalegindu arren, ez da beti asmatzen.

- Nire onetik ateratzen nau zure lagun horrek.

- Bide onetik dabilena hobeto biziko da.

2.-Osatu ondorengo testua denbora adierazten duten hitz hauez baliatuz:

datorren urtean, etzi, momentu honetan, bapatean, aurten, aurreko astean, iaz

... telebista ikusten ari naiz. ... ama sartu da gelan eta telebista utzi eta ikasten hasten ez banaiz, ... oporrik gabe geratuko naizela esan dit.

... ere gauza bera esaten zidan.

... azterketa bat egin behar dut eta ... egin nuen beste bat.

Beti azterketak egiten!

... ere horrenbeste azterketa izango ote ditut?

Eta hau ere ikasten ari zara

3.- Elkarrekin lan egiten.

- Talde lanak zer moduz joan dira? Denok hartu duzue parte?

- Zer moduz konpondu zarete elkarrekin?

- Eta irakaslearekin?

4.- Lan eginez ondo pasatzen.

- Zein da gehien edo gutxien gustatu zaizuen lana?

- Zer kenduko zenukete Unitate honetatik? Eta zer gehitu?

5.- Norberaren lana baloratzen:

- Begirada bat emaiezu egindako lan ezberdinei:

- Zein izan da zailena? Zein errazena?

- Zein atera zaizu hobekien zure gustora?

Zein uste duzu berrikusi behar zenukeela?

- Orokorrean, gustora al zaude egindako lanarekin?

Zer uste duzu egin beharko duzula zure lana hobetzeko?